
- Este evento ha pasado.
Psiloclubbing: Eyharts + Balza & Aitor_MU
18 mayo, 2019-23:00

Larunbata maiatzak 18, 23h:00 etatik aurrera Eyharts (live) + Aitor_mu + Balza.
Eyharts Alayn Carazok eta Jokin Guridik sortutako ikus-entzunezko proiektu bat da. Ohiko kontzertu baten formatua mantentzen da, musika sintetizadore desberdinen bidez sortuz, baina irudi anitzen nahasketek kontakizunaren transmisioa errazten dute. Modu organiko batean sortutako musika elektronikoa da. Beraz, zuzeneko bakoitza era desberdin batean planteatzen da, esperientzia berriak sortuz eta inprobisazioari ateak beti zabalik mantenduz.