Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Vox Low + Musique d’Apéritif + Solar Sound System

29 mayo, 2019-20:30 - 02:00

El miércoles 29 de mayo, a partir de las 20:30 en Atabal Biarritz, actuación de las bandas Rendez Vous, Vox Low (maravilloso dance rock con psicodelia) y Cocodriles y después, Dj set de artistas de la casa, Musique d’Apéritif & Solar Sound System.

Rendez-Vous agertokian? Begi bistakoa da talde ona dela. Izan ere, 2014an taldea sortu zutenetik paristarrak etengabe ari izan dira kantuak argitaratzen eta kontzertuak jotzen.
Lehen EPan, new wave doinuak ziren nagusi. Bigarren disko laburra errabiatsuagoa zen eta post-punk giroetan murgiltzen zen. 2018an argitaratu Superior State diskoa bortitzagoa da eta ez da hain elektronikoa. Gainera, taldeak erritmo kutxak bateria batekin ordezkatu ditu.
Diskoaren koherentzia orokorra zaintzeagatik, orain boskote gisa ari den taldeak kantu elektronikoenak baztertu behar izan ditu. Baina bilakaera hau ez da behin betikoa, taldeak beti eragin desberdin anitz jaso baititu eta konplexurik gabe sortzen segitzen baitu. “Denetarik entzuten dugu: rock, rap, black metal, pop edo techno. Musika batek eragin gehiago jaso eta are interesgarriagoa bilakatzen da. Gaur egun rock musika egitera mugatzen bazara, laster kakingarria bilaka daiteke…” Rendez-Vous taldearekin ez dugu aspertzeko arriskurik, ez!

 

Vox Low taldearen historia 2000ko hamarkada hastapenean hasi zen. Orduan, disco eta punk musiken zaleak ziren paristar batzuk Think Twice izenarekin hasi ziren musika jotzen, French Touch loraldiaren garai ero hartan.

Orain, Vox Low izena du St Ouen ateko taldeak. Jaka beltzeko lau lagunek osatzen dute.
Vox Low izeneko lehen diskoa argitaratu dute: disco-punk iluna.
Agertoki gainean, musikariak arras aktiboak dira. Vox Low-ren zuzenekoak The Jesus & Mary Chain taldearen acid-house gisako bertsioak dira.
Sekula kakingarria ez den eta beti gogo-pizgarria den krautrock musika. Ezin imitatuzko 1960ko hamarkadako baxu soinua, drogen menpeko ahots eteroa, Moe Tucker-en iduriko bateria jokoa…
Acid-house musika da, baina house-ari bere alde motela eta desonesta kendu diona eta acid-aren alde iluna bakarrik atxiki duena.
Philip K. Dick edo Maurice G. Dantec zientzia fikziozko idazleek inspiraturik, Vox Low diskoko ingelesezko hitzek zinismo ukitua dute baina bereziki askatasun handia salatzen dute.

 

Crocodiles: 2009az geroztik, Charles Rowell eta Brandon Welchez bikoteak gitarra anitz bihurdikatu eta melodia bikainak bata bestearen ondotik asmatu ditu. Hitz gutxitan: distortsioa, reverb efektuak eta shoegaze musika. Crocodiles taldea Kaliforniako hezetasunaren eta 1990eko hamarkadako Sonic Youth eta My Blooody Valentine noise taldeen arteko lotura da. Arras emankorra eta kalitate handikoa. Lehen bi diskoak Fat Possum Records diskoetxearekin argitaratu zituen, ondoko biak French Kiss Records-ekin, eta, azkenik, beste bi Zoo Music-ekin. 2019ko otsailean, Deaf Rock Records diskoetxeak Crocodiles-en Love is Here disko berria kaleratuko du. Zazpigarren lan horretan, taldearen bilakaera nabari da: soinu hotzagoak, baina beti bezain itsaskorrak. Ezagun da taldeak dentsitate handiko kontzertuak ematen dituela. Rock’n’roll momentu handia biziko dugu, zalapartatsua eta arras efikaza.

 

 

 

Detalles

Fecha:
29 mayo, 2019
Hora:
20:30 - 02:00
Categoría del Evento:

Lugar

Atabal
Allée du Moura 37
Biarritz, Iparralde 64200 France
+ Google Map
Teléfono:
+33 5 59 41 73 20
Página Web:
http://www.atabal-biarritz.fr